FUTBOLA

Final laurdenetarako, Athletic-Valentzia eta Reala-Bartzelona

Gaur egin dute Espainiako Kopako kanporaketen zozketa.

Bi euskal taldeen arteko derbia, urtarrilean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 7a
13:19
Entzun

Arerio zailak egokitu zaizkie Realari eta Athletici Espainiako Kopako final laurdenetan. Donostiarrek zazpigarren postuan amaitu zuten liga, eta Bartzelona txapelduna izango dute aurrean. Athletic, berriz, txapeldunordea izan zen, eta Valentzia laugarren sailkatuaren kontra lehiatuko da.

Bi partidakoak dira kanporaketak, eta Athleticek nahiz Realak Euskal Herrian jokatuko dute joaneko partida, maiatzaren 18an. Astebete geroago izango dira itzulikoak: maiatzaren 25ean. Aurrera eginez gero, gipuzkoarrek Atletico Madril edo Rayo Vallecanorekin jokatu beharko lukete finalaurrean; Athleticek, berriz, Sporting Huelva edo Levante.

Ekainaren 8an eta 15ean jokatuko dituzte finalaurreak, eta ekainaren 22an finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.