Asier Olaizola. Olaizola II.aren botileroa

«Finala parean dago, Xala moralez lepo etorriko baita»

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Hainbeste gorabeherarekin, asko aldatu al da anaiaren prestaketa?

Asko. Lehenbizi, Xalaren aurka jokatu behar zuen; gero, Bengoetxearen aurka; gero, Xala berriz... Eta, azkenean, hori ez zen inorentzat ona. Espero dut Aimarri asko eragin ez izana, baina ez da erraza.

Oso luzea izan da itxaronaldia.

Denbora baino gehiago, aldaketak izan dira okerrena. Egun baterako programatzen duzu prestakuntza, eta aldaketek dena aztoratzen dute. Gero ere prestaketa teknikoa ez da berdina ezker edo eskuin baten aurka jokatzeko.

Anaiak buruz buru jokatzeko modua aldatu du aurten.

Lehen, sake-errematea-eta egiten zen, baina aurten gehiago saiatu du errematea egiten. Azkenean, badaude lau edo bost pilotari kolpea izateaz gain errematatzen trebeak direnak eta bertute hori baliatzen dute. Botera jokatuz, horien kontra, hogei pilotakada jo behar dituzu, eta eurek, berriz, hiru edo lautan tantoa egina dute.

Xala sasoi betean espero al duzu?

Bai. Berarekin hitz egin dut lehentxeago, eta sasoi betean dagoela esan dit, ebakuntza egin eta hamabost egunetara jokatzeko moduan zegoela.

Xalaren polemika finaleko giroan suma daitekeela uste al duzu?

Ezetz espero dut. Nik uste dut jendeak errespetuz jokatuko duela. Ulertzen dut, eta ondo iruditzen zait, jende asko Xala animatzera etortzea, baina nik esan nahi nioke Ipar Euskal Herritik datorren jendeari primeran iruditzen zaidala Xala animatzea baina anaia errespeta dezatela. Niri ez zait gustatzen pilotalekuan txistu soinua entzutea.

Anaia omen da faborito?

Hori betiko kontua da. Nire ustez, finala parean dago. Pasa denarekin, Xala sekulako moralez etorriko da, enpresari pultsua irabazita, eta hori bultzada izango zen. Barruko amorru hori izango du, eta nik uste oso lasai etorriko dela. Bera finalera hala etortzea oso arriskutsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.