Realak eta Athleticek martxan dute jadanik finala prestatzeko makineria. Zubietan eta Lezaman aritu ziren atzo. Asier Villalibrek komunikabideen aurrean hitz egin zuen lan saioa hasi aurretik: «Hau behin edo bitan pasatuko da bizitzan, eta gozatu beharra dago», esan zuen Gernikakoak.Zuri-gorrien jokalariak esan zuenez, bere taldeak orain artean egin duenari segitu behar dio finalean emaitza on bat eskuratu ahal izateko: «Gu geu gara partidarako gako, talde gisa».
Aritz Elustondo taldekideekin entrenatu zen atzo, Realari dagokionez. Beasaingoa zelaietatik urrun egon da azken asteetan, min hartuta, baina larunbatean jokatzeko moduan egongo da oker handirik ezean, baita Monreal ere.
Hasiera batean 21:30ean hastekoa zen finala, baina Espainiako Federazioak ordu laurden atzeratu du. Hala, 21:45ean abiatuko da finala. Aurrez La Cartujan egin nahi duten ekitaldia da ordua atzeratzearen arrazoia.
Finala prestatzeari bete-betean ekin diete bi taldeek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu