pilota

Finaleko estrategiak argituta

Irujok dio "arriskatu" egingo duela igandean lau t'erdiko finalean, eta Barriola "solte, lasai eta ausart" jokatzen saiatuko da. Bi pilotariak gustura geratu dira gaur pilotekin.

2010eko abenduaren 9a
16:58
Entzun
Igandean Lehen Mailako lau t'erdiko txapela irabazteko helburuarekin, finalista bakoitzak agertu du zer estrategiarekin jokatuko duen: Juan Martinez de Irujok aurreratu du "arriskatu" egingo duela eta Abel Barriolak esan du "modu soltean, joko guztia ateraz, lasai eta ausart" jokatzen saiatuko dela. Hala mintzatu dira biak gaur eguerdian Donostian, Atano III.a pilotalekuan izandako material hautaketan.

Biak gustura geratu dira finaleko pilotekin. Atanon bertan izango da jokoan txapela igandean, arratsaldeko seietatik aurrera (ETB1). Dirua Irujoren alde aterako da, baina berak ez dio garrantzirik ematen horri.

Aurtengo txapelketako finalerdietako ligaxkan Irujo izan da aurrena, hiru partidak irabazita. Barriolak bi eraman ditu. Hirugarren Sebastian Gonzalez geratu da, laugarren Augusto Ibañez Titin III.a. Iaz Gonzalez izan zen txapeldun.

Irujok behin irabazi du lau t'erdikoa: 2006an, Barriola 22-21 hartuta mendean. Honek ere behin jantzi du txapela: 2001ean, Eugiri finala 22-10 irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.