1.- Sakearekin komeriak. Olaizola II.ak eta Irujok esan dutenez, sakatzeko garaian sumatzen dute min handien.
2.- 100-60ri Olaizolaren alde. Apustuak alde ditu Olaizola II.ak; ligaxkako partidan, baina, 100-40ri zituen alde.
3.- Ligaxkan, Olaizola II.ak. Ligaxkan elkarren aurka jokaturiko partidan Olaizola II.ak 22-13 irabazi zuen.
4.- Ogetak, Irujori mesede. Ogeta pilotaleku bizia da, Irujoren jokorako aproposa. Bertan ez du inoiz lau t'erdian galdu Olaizola II.aren aurka.
5.- Ezohiko ordua. Olaizola II.ak eta Irujok euren otordu orduak aldatu beharko dituzte, finala gauez jokatzen delako.