"Pilota politak dira eta ez dugu kexarik". Hala esan dute gaur Lehen Mailako Binakako Txapelketako finaleko pilotariek gaur Gasteizen, material aukeraketan: Titin III.a-Haritz Laskurainek eta Aimar Olaizola-Oier Mendizabalek. Igande arratsaldean jokatuko dute finala han, Ogeta pilotalekuan (18:15, ETB1).
Titin III.a-Laskurain bikoteak pisu handiagoko pilotak hautatu ditu (105, 105,4 eta 106,5 gramokoak) eta Olaizola II.a-Mendizabalek "desberdinak", aurrenak esan duenez, bote erdikoak (104,2, 103 eta 104,6 gramokoak).
Titinek orain arte binakako hiru txapel irabazi ditu. Besteek, batere ez.
Argazkian, Laskurain, Titin III.a, Juan Mari Juaristi material arduraduna, Olaizola II.a eta Mendizabal, gaur, Ogetan (Argazki Press)
Pilota
Finaleko pilotez "kexarik ez" dute
Titin-Laskurainek eta Olaizola II.a-Mendizabalek gaur aukeratu dute materiala, Ogetan. Igandean jokatuko dute Binakako Txapelketako finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu