Lehendik ere bazekiten ia ezinezkoa zela Asobal Kopa eskuratzea, baina azken txanpara heltzea bera garaipena izan da Bidasoakoentzat, eta era horretan, gogotsu, jokatu dute Bartzelonaren aurkako norgehiagoka.
Lehen hamar minutuetan hartu dio aurrea etxeko taldeak, eta 0-10eko aldea lortu du. Hortik aurrera abantaila handitzen joan dira kataluniarrak. 7-18, 10-21, 13-27, 16-30, 18-33.
Azken minutuetan, baina, erlaxatu egin dira Bartzelonakoak eta hortaz baliatuta aldeak gutxitu dituzte gipuzkoarrek, 23-37ra heldu arte.
Finala galdu arren egindako lanarekin gustora amaitu dute partida Bidasoakoek, eta jarraitzaileei eskerrak emateko baliatu dute aukera.
🤾ðŸ½â™‚ï¸ Eskerrik asko Lleidara etorri zareten guztioi! Izugarriak zarete! ðŸ‘ðŸ½ðŸ‘ðŸ½ðŸ‘ðŸ½ðŸ‘🽠#CopaASOBAL2018pic.twitter.com/9OM0acCGlt
— CDBidasoa-Irun (@CDBidasoaIrun) 2018(e)ko abenduaren 16(a)