Oinatz Bengoetxeak Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bere lehen finala jokatuko du, gaur Iruñean Asier Olaizolari finalerdia irabazita: 22-16. Olaizola ere finalera inoiz iritsi gabea da, eta aukera ederra galdu du gaur Labrit pilotalekuan.
Partidaren hasieran Olaizolak zertzelada onak erakutsi ditu (1-3 joan da irabazten), baina gero Bengoetxeak (23 urte) ezarri du erritmoa: sakez tanto batzuk, dejadak, kolpe handiak atzera... Hutsak ere egin ditu Olaizolak. 11-3.
Ondoren gauza bera pasatu da, baina alderantziz, eta 12-15 jarri da Olaizola aurretik.
Orduantxe iritsi da unerik parekatu eta orekatuena: 14-15, 16-16. Une laburra izan da, Bengoetxeak ihes egin baitu, bukaeraraino berriro erritmoa ezarrita: 22-16.
Bihar zortzi jokatuko da bigarren finalerdia: Sebastian Gonzalez-Abel Barriola. Dena dela, Gonzalezek zuntz haustura dauka hanka batean -lehengo asteko partidan egin zuen- eta ikusi egin behar osatuko den.
Pilota
Finalera, Oinatz Bengoetxea
22-16 irabazi dio Asier Olaizolari, eta Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bere lehen finala jokatuko du. Bihar zortzi izango da bigarren finalerdia: Sebastian Gonzalez-Abel Barriola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu