Final-laurdenetako azken jardunaldia jokatu dute BERRIA txapelketan, eta, horrenbestez, zehaztuta gelditu dira finalerdiak. Bi kanporaketa erabat ezberdinak izan dira azkena jokatutako horiek. Larunbatean, Arbizun (Nafarroa), emozio handiko lehiaren ostean gailendu zen Zugarralde. Igandean, Galdakaon (Bizkaia) , hiru partidak aise irabazita sailkatu zen Adiskide etxeko taldea.
ZAZPI ITURRI 49
ZUGARRALDE 58
KADETEAK: Gallurralde-Arratibel 22
Tainta-Iraola 14
GAZTEAK: Sukia-Arzelus 8
Jaunarena-Pazos 22
NAGUSIAK: Elurbe-Legarreta19
Iraola-Landiribar 22
Bitxia izan zen kadeteek jokatutako lehen partida. Zazpi Iturrikoak hobeto hasi ziren, partidan sartutago. Arratibel sendo atzean, eta Gallurralde sakean asmatuz. 13-1 aurreratu ziren horrela, baina une horretan bertan esnatu ziren nafarrak. Lasaitu egin zen Iraola, harekin batera hasi zen Tainta erasoan asmatzen, eta markagailua itxuratzea lortu zuten. Partidako onena Gallurralde izan zen. 12 tanto egin zituen saketik.
Oreka hamdiagoa espero zen gazteen partidan. Zugarraldekoak hasi ziren aurretik. Pazosek erraz baztertzen zuen pilota atzean, eta aurrean hobeto aritu zen Jaunarena, Sukia baino. Erraz egin zuten pilotan, eta merezimenduz irabazi. Arzelusek ez zuen ongi jokatu.
Nagusien partida izan zen kanporaketako onena. Zugarraldek 17 tanto behar zituen aurrera egiteko, eta bi bikoteak hasi ziren indartsu. Landiribar eta Legarreta atzelariek partida ona jokatu zuten: asko baztertu eta gutxi galdu. Aurreko koadroetan gehiago arriskatu zuen Elurbek, eta galdu ere bai. Iraolak zain egon eta pilota egokiak aukeratzeko pazientzia izan zuen. Partida irabazteko ere bai.
OIZPE 16
ADISKIDE 66
KADETEAK:Bildosola-Zenarruzabeitia 4
Legorburu-Galarza 22
GAZTEAK: Alberdi-Urkijo 4
Elezkano-Egiguren22
NAGUSIAK: Albizuri-Larrazabal 8
Urrutikoetxea-Ajuria22
Txapelketako astindurik handiena Adiskidek Oizperi eman zion, baina Oizpek hiru ordezkorekin jokatu zuelako da hori. Kadeteetan, Bizkaiko txapeldunak dira Adiskidekoak, eta batere estutasunik gabe atera zuten partida aurrera. Galarzak bikain hartu zituen tantoak mendean atzean, eta Legorburuk erraz amaitu aurrean.
Gazteen eta nagusien partidetan ere beste horrenbeste gertatu zen. Gazteena 25 minutuan irabazi zuen etxeko taldeak -Galdakaokoak dira Adiskidekoak, eta Galdakaon jokatu zen kanporaketa-. Egiguren eroso aritu zen atzean, eta Elezkanok 17 tanto egin zituen aurrean. Nagusietan, Oizpekoa ez zen bikote titularra, eta ezin izanzien aurre egin Urrutikoetxea eta Ajuria indartsuei. 35 mintuan amaitu zen lehia.
Finalerdiak zehaztuta gelditu dira
Zugarralde eta Adiskide taldeek lortu dituzte jokoan zeuden azken bi txartelak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu