Tokio 2020

Finalerdietan dira Elosegi eta Chourraut

Irungo piraguistak laugarren denbora onena egin du, akatsi gabeko bigarren jaitsiera baten ostean. 101.51eko denbora egin du. Chourrautek ere amaitu du bere jarduna,105.13ko denborarekin .Bosgarren izan da.

ainara arratibel gascon
2021eko uztailaren 25a
07:14
Entzun

Ander Elosegi C1eko finalerdietan izango da bihar. Irungo piraguistak laugarren denbora onena lortu du, bi jaitsierak kontuan hartuta. 101.51ko denbora egin du. Bi jaitsierak oso garbiak izan dira, ohikoa duen plastikotasunarekin jardun du Elosegik, eta bigarrenari sailkatuta zegoela heldu dio. Hain zuzen, bigarren jaitsieran egin du denborarik onena. Lehenengoan baino matsoago jaitsi da, baina ez du zigorrik jaso. Lehenegoan, berriz, bi ate ukitu ditu, eta ondorioz lau segundoko atzerapena izan du. Hasierako denbora 9,78 izan da, baina aipatu lau segundoko atzerapena gehitu behar zaio:103.78. Biharko finalerdiei begira aurretik dituen piraguistak hauek dira :Matej Benus eslovakiarra (96.89), Adam Burguess (97.64) britainiarra eta SideriTasiadis alemaniarra (101,23). Finalerdia bihar izango da, 07:00etan. Eta finalera sailkatzea lortu balu,08:45ean.

Amaieran oso pozik zegoen Elosegi. "Kanalak ez du zaila ematen, baina gero konturatzen zara ez dela erraza.Ur mugimendu berezi asko ditu, eta oso erraza da bidetik ateratzea. Helburua sendo jaistea zen, ni eroso sentitzen nintzen estrategiarekin. Beraz, pozik". Onartu du bi jaitsierak ez direla berdinak izan. "Bigarrenean denbora ez da horren ona izan, baina lehehengoko akats batzuk zuzendu ditugu, eta hori beti ona da. Zigorrik gabe amaitu dugu". Denborak alde batera utzita, fisikoki bigarren jaitsieran hobeto sentitu dela nabarmendu du. "Lehenengoan bero kolpeak eragin handia izan du, eta bigarrenerako ohituago nengoen". Biharkoari begira, ez ditu aurreikuspenak aldatu. "Nik badakit zein maila dudan, eta hori hartzen dut kontuan. Ikusi beharko da, egun guztiak desberdinak direlako".

Maialen Chourraut ere egin ditu bere bi jaitsierak, K1 kategorian, eta Lasarte-Oriakoa ere finalerdietan da. Elosegiren antzera, bigarren jaitsiera hobea egin du, eta akatsik gabe. 105.13ko denborarekin lortu du sailkatzea. Garbiago jardun du bigarrengoan, eta apur bat trabatuago lehenbizikoan. Aurreneko horretan, gainera, lau segundoko zigorra jaso du. Lehen jaitsiera horretan denbora 108.25ekoa izan da. Lehen hiru postuetan dauden kirolariak hauek dira: Jesicca Fox (96.89), Ricardan Funk (101.56) eta Luuka Jones (101.72). Chourraut bostgarren izan da.

Alaba izan du gogoan. "Lehen aldia da elkarrengandik urrun hainbeste denbora egiten dugula. Hona etorri aurreko hilabeteak gogorrak izan ziren, ez genielako nola eragingo zion horrek. Baina oso ondo darama egoera, eta horrek lasaiatu egiten nau. Beste urrats bat da bere hazkundean. Amaieran bota ditudan musuak harentzat ziren, eta urrutitik bada ere babestu nauten guztientzat". Jaitsierei dagokionez, azterketa hau egin du: "Bilatzen genuen nabigazioa lortu dugu, eta alde horretatik gustura nago. Izan ere, ez da erraza lehiaketa egunean, eta halako lasterketa garrantzitsu batean, erakustea. Eslalomean beti egoten dira akats txikia, eta ea konpontzen ditugun finalerdiei begira, horrek ezarriko duelako aldea. Gehiago nahi dut joko hauetan". Asteartean du finalerdia Chourrautek, eta aurrera eginez gero finala. "Itxura du oso gogorra izango dela jarriko duten zirkuitoa. Bihar izango dugu horren berri, ondo aztertuko dugu, gaurko nabigazioari eusteko". Pausoz-pauso joan nahi du. "Lehia hasi dugu, baina hau hasiera besterik ez da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.