C1 mailako finalerdietan izango da asteartean Ander Elosegi piraguista irundarra, egunean bertan finala jokatzea helburu. Bere txandan laugarren izan da Elosegi sailkapen proban, eta guztira zortzigarren denborarik onena egin du. 95,33 segundotan osatu du ibilbidea, baina bi segundoko zigorra ezarri diote gero.
David Florence britaniarra izan da azkarrena, ibilbidea 94,11 segundoko denboran osatuta. Munduko txapelduna da Florence.