Floren Nazabal
Etxarri-Aranatz, Nafarroa; 42 urte
Hemeretzi aldiz aritu da maila nagusiko finalean, eta bost aldiz irabazi du. Ez da sasoirik onenean iritsi finalera.
J. M. Olasagasti
Donostia, Gipuzkoa; 52 urte
Iaz, ezustekoa eman, eta maila nagusiko seigarren txapela irabazi zuen. Aurten, ordea, ez da sasoirik onenean iritsi.
Iñaki Azurmendi
Beasain, Gipuzkoa; 39 urte
Hirugarren izan zen txapelketako kanporaketan. Bederatzigarren finala izango du; sasoi onean iritsi dela dio.
Juanjoxe Lopez
Lezaun, Nafarroa; 42 urte
Bosgarren finala izango du Lopezek. Ez du behin ere txapela irabazterik lortu. Bihar hark eman dezake finaleko ezustekoa.
Aitzol Atutxa
Dima, Bizkaia; 23 urte
Finala lehen aldiz jokatuko duen lehen bizkaitarra izango da Atutxa. Lan on bat egiteko helburuz joango da Elizondora.
Luis Txapartegi
Zestoa, Gipuzkoa; 41 urte
Hiru urteren ondoren, Maila Nagusiko biharko finalean ariko da berriz;33 ehunenekorengatik sartu zen finalean.