Futbola

Finkatu dituzte euskal taldeen ligako lehen bi jardunaldiak

Liga ekainaren 13an hasiko da euskal taldeentzat, eta Reala-Osasuna derbia hurrengo egunean jokatuko dute.

Realaren eta Osasunaren arteko partida, Espainiako Kopan. Ekainaren 14an berriz neurtuko dira taldeak. JUAN HERRERO / EFE
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 1a
11:52
Entzun

Espainiako Futbol Liga Profesionalak denboraldiari berrekiteko lehen bi jardunaldietako datak eta ordutegiak jakinarazi ditu.

Lehen partida ekainaren 13an jokatuko da, larunbatarekin, 13:00etan. Horretan, Alaves Espanyolen kontra arituko da, Bartzelonan, eta Pablo Gonzalez Fuertesek epaituko du. Hurrengo partida biharamunean jokatuko dute Athleticek eta Atletico Madrilek, 13:00etan, San Mamesen, José Luis Gonzalez Gonzalezen begiradapean. Igandean bertan, 19:30ean, Eibar hartuko du Real Madrilek. Guillermo Cuadra Fernandez arituko da epaile. Eta gero, 22:00etan, Realaren eta Osasunaren arteko derbia jokatuko da Anoetan, Adian Cordero Vegak epaituta.

Astean bi jardunaldi jokatuko dira, eta guztira 32 egunetan segidan egongo dira norgehiagokak. Ligak berak, Espainiako Federazioak eta Kirol Kontseilu Gorenak iragarri dutenez, astean zehar, azken orduko aldaketarik ezean, neurketak 19:00etan edo 19:30ean eta 21:30ean edo 22:00etan jokatuko dira. Asteburuetan, berriz, 17:00etan ere jokatzeko aukera izan daiteke, betiere tenperatura 30 gradutik gorakoa ez bada. Horrekin batera, berritasun nagusia izango da talde bakoitzak bost aldaketa egin ahal izango dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.