ERRUGBIA. HEINEKEN KOPA

Finkatutako txapelketa, bihartik

Hogeita lau talde ariko dira lehian, tartean Miarritze dela, eta Saracens, Ulster eta Treviso taldeak ukanen ditu multzoan

MIARRITZE
2005eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Europako taldeeta herrialderik onenek ekingo diote Europako 11. Heineken Kopari, bihar hasita. Sale (Ing.)-Munster (Irl.), Ulster (irl.)-Treviso (It.) eta Bourgoin (Fr.)-Glasgow (Esk.) partidak izango dira txapelketari hasiera emango diotenak, bihar. Guztira 24 talde lehiatuko dira sailkapen fasean, eta, horien artean, Miarritze. Lapurtarrak seigarrenez ariko dira, eta finala jokatzeko hautagaietako bat dira.

Iaz Ingalaterrako Leicester eta Wasps ukan zituen aurkari Miarritzek, Ingalaterrako Ligako bi indartsuenak, eta, halere, finalerdietaraino heldu zen. Hamabi taldek osatzen dute Ingalaterrako Liga, eta horietarik sei Heineken Kopan ariko dira. Aurten Saracens izango da Miarritzerekin ariko den hango talde bakarra, eta seigarren da sailkapenean, bost jardunaldi jokatu ondoren. Iaz soilik Leicester sailkatu zen Heineken Kopa finalerdietara, eta esanguratsua izan zen.Frantziako Top 14 Ligan hamalau taldek dihardute. Tolosa, Perpinya, Miarritze, Bourgoin eta Stade Français dira aurreneko bost postuetan, iazkoaren antzera; bostak ariko dira Heineken Kopan. Iaz Frantziako Liga Nagusian diharduten bi taldek jokatu zuten finala Stade-Tolosaeta Miarritzek finalerdia jokatu zuen. Horrek argi erakusten du Frantziako Ligakoek gogoz hartu dutela Kopa, eta finkatu egin dela urtean-urtean.Miarritzek multzoan dituen taldeetatik, soilik Ulsterren aurka jokatu du. 2002-2003 sasoiko sailkapen ligan izan zen. Beraz, aurkari ezezagunak menderatu beharko ditu. Ulster bigarren da Liga zeltiarrean, 7 jardunaldi jokatuta. Bestalde, Trevisok asmo sendoa du behingoz sailkatzeko; Italiako lehena izango litzateke. Lehen postuan dago Italiako Ligan, 8 jardunaldi jokatuta.Miarritzek igandean jokatuko du Saracensen aurka (16:00). Ingelesak orain bost urte aritu ziren azken aldiz Heineken Kopan. Gloucesterrekin lehia gogorra ukan zuen sailkatzeko. Miarritzek atzo egin zuen prentsa agerraldia, eta argi mintzo zen Lagisquet entrenatzailea: «Frantziako Liga eta Heineken Kopa irabaztea oso lan gaitza da».

Baiona, Challengean

Iaz lehen aldiz aritu zen Baiona Europako txapelketa batean, Europako Challengean. Aurkari gogorrarekin egin zuen topo lehen kanporaketan, eta adio esan zion lehiari. Gero, Parker Shielden aritu zen finalerdietan .

Hain zuzen, Saracensen aurka jokatu zuten baionarrek Challengeko lehen kanporaketa hori; Miarritzek aurten Heineken Kopan duen aurkarietako baten aurka. Lapurtarrek Ingalaterrako Gloucesterren aurka jokatuko dute aitzineko lehan partida, Jean Daugerren, etzi (19:00).

Erabat eraberritu dute Europako Challengea, baina txapeldunak Heineken Kopa jokatzeko txartela lortuko du, iaz bezala. Hogei talde ariko dira lehian, lau taldeko bost multzotan banatuta. Liga jokatuta, multzo bakoitzeko lehena eta bigarren hiru onenak final-laurdenetara sartuko dira. Gloucester, Newcastle, Northampton, Worcester, Agen eta Brive dira indartsuenak .

Laugarren multzoko taldeak



 

ulster

Irlanda

Sortutako urtea: 1879

Zelaia: Ravenhill Estadioa (12.000 ikusle).

Parte hartutako urteak: hamar.

Ibilbidea Kopan: Bi finalerdi eta final-laurden bat.

Entrenatzailea: Mark McCall.

Kapitaina: Simon Best.

Heineken Kopa gehien jokatutako jokalaria: David Humphreys (46 partida).

Jokalaririk aipagarrienak: S.Best, Campbell, Fitzpatrick, Harrison (Aus.), Humphreys, Maggs, Steinmetz (Z. B.), Tooping, Wilson, Moore (Aus.).
 

Saracens

Ingalaterra

Sortutako urtea: 1876.

Zelaia: Vicarage Road (20.000 ikusle).

Parte hartutako urteak: bi.

Ibilbidea Kopan: Jokaturiko bi urteetan ez zen sailkatu.

Entrenatzailea: Mike Ford.

Kapitaina: Hugh Vyvyan.

Heineken Kopa gehien jokatutako jokalaria: Kyan Bracken (12 partida).

Jokalaririk aipagarrienak: Bracken (Ing.), Byrne (Irl.), Little (Fi.) Castaignede (Fr.), Fullarton (Esk.), Randell (Z. B.), Sanderson (Ing.), Visagie (Heg.), Yates (Ing.).
 

benetton treviso

Italia

Sortutako urtea: 1932.
 

Zelaia:



Comunale di Monigio Estadioa (9.000 ikusle).

Parte hartutako urteak: zortzi.

Ibilbidea Kopan: ez da inoiz sailkatu final-laurdenetara.

Entrenatzailea: Graig Green.Kapitaina: Alessandro Troncon.

Heineken Kopa gehien jokatutako jokalaria:Massimilia. Perziano (34 partida).

Jokalaririk aipagarrienak: Barbini, Dal Maso, Dalan, Ongaro, Orlando, Pozzebon, Smith (Heg.), Visentin, Gritti, Troncon, Palmer, Pavanello.

MIARRITZE

Euskal Herria

Sortutako urtea: 1913.

Zelaia: Aguilera (12.500 ikusle; orain harmail bat gabe 7.500).

Parte hartutako urteak: bost.

Emaitzarik onenak Kopan: bi finalerdi (2003-04 eta 04-05).

Entrenatzailea: Lagisquet/Delmas.
Kapitaina: Thomas Lievremont

Heineken Kopa gehienjokatutako jokalaria: Denis Avril (32 partida).

Jokalaririk aipagarrienak:Avril, Balan, Lealamanua'a, Thion, Bobo, Betsen, Lievremont, Hariñordoki, Yachvili, Peyrelongue, Traille, Marlu, Gaitan, Brusque, Bidabe.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.