Fischerrek irabazi du Mallorcako Challengeko azken etapa

Qatarren Renshaw izan da nagusi, eta Mediterraneoko Tourrean Feilluk irabazi du etapa

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Mallorcako Challenge osoan lege izan denez, azken etapa ere esprintean amaitu zen atzo. Etapanhainbat ihesaldi egon arren —tartean zenbait euskaldun—, tropelak iheslarien asmoak zapuztu zituen beste behin. Amaieran, Murilo Fischer (Garmin) iritsi zen Oscar Freireren (Rabobank) eta Jose Joaquin Rojasen (Movistar) aurretik .

Qatarreko Itzulian, berriz, Mark Renshawek (Columbia) gain hartu zion Daniele Bennatiri (Leopard), eta lider jarri da. Mediterraneoko Tourrean, Romain Feillu (Vacansoleil) izan zen guztien artean azkarrena. Thomas Voeckler (Europcar) da liderra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.