Fiskaltzak bi urte eskatu ditu Fuentesentzat
TXIRRINDULARITZA. Madrilgo fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatuko du Eufemiano Fuentes medikuarentzat eta Puerto aferan akusaturiko beste lau pertsonarentzat. Bestek beste, Miguel Sainz eta Jose Ignacio Labarta, Liberty eta Comunidad Valenciana taldeetako zuzendariak, hurrenez hurren, salatuko ditu, osasun publikoaren aurkako delituengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu