atletismoa

Fizen eta Antonen taldeen lehia Behobia-Donostian

Parte-hartzaileek bien ekipoan izena emateko aukera dute =lwww.strands.com==http://www.strands.com=l webgunean.

2009ko urriaren 6a
15:12
Entzun
Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek gaur jakinarazi dute Martin Fiz (Gasteiz, 1963) eta Abel Anton (Espainia, 1962) maratoilari ohien arteko lehia ikusi ahal izango dela aurtengo edizioan. Lehia bitxia izango da, baina; izan ere, Fizek talde bat izango du, Antonek ere bai, eta probako parte-hartzaileek aurretik taldeetako bat hautatzeko aukera izango dute, www.strands.com webgunearen bidez. Gainera, Fizek-eta prestatutako entrenamenduak jarraitu ahal izango dituzte.

Azaroaren 8an izango da Behobia-Donostia. 20,2 kilometrokoa da, eta hamasei mila korrikalarik hartuko dute parte -Euskal Herriko lasterketa proba jendetsuena da-.

Roberto Garcia trands.com atari digitaleko arduradunak esan duenez, jendea ari da izena ematen eta, kasu, Joseba Beloki txirrindulari ohiak Antonen taldean korrituko du eta Fabian Roncero atletak Fizenean. Honek esan du bere ekipoan nahiko lituzkeela Asier Cuevas maratoilaria, Abraham Olano txirrindularia edota Serafin Zubiri musikaria, eta berak bost lehenen artean bukatu nahi duela, ordubete eta hiru minutu azpitik eginda.

"Nik neuk ezingo dut Fiz bera gainditu, baina bai gure taldeak harena. Hori da nire aukera bakarra", adierazi du Antonek. 1.15 inguruko denbora egingo duela aurreikusi du.

Biak munduko txapeldun izanak dira maratoian: Fiz 1995ean eta Anton 1997 eta 1999an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.