Rutger Beke triatleta belgikarrak EPO positiboa eman zuen iazko irailean egin zitzaizkion analisi batzuetan. Berak, errugabetzat jo zuen bere burua, eta ez du atsedenik hartu gertaerak argitu diren arte.
Gaur arrazoia eman dio Flandriako Diziplina Batzordeak; epaileak onartu egin ditu triatletak aurkeztutako frogak, eta errugabetu egin du. Bekeren kasuak kolokan jar dezake dopinaren auzia.
Gakoa, Eritropoietina sintetikoa (rEPO) atzemateko erabiltzen diren antigorputzengan dago. Aditu askok uste du, Munduko Dopinaren Aurkako Agentzia (WADA) barne, proteina kontzentrazio handia duten gernuetan EPOa ez diren sustantziak EPOa balira bezala hartzen dituztela antigorputz horiek. Esfortzu fisiko handia egitean, gernuko proteina horiek handitu egiten dira, eta, ondorioz, EPOa atzemateko analisiak ez direla guztiz fidagarriak adierazi du Flandriako Diziplina Batzordeak.
Euskal Herriko kasuak
Virginia Berasategi eta Iban Rodrigez triatletek ere EPO positiboa eman zuten pasa den maiatzaren 21ean Kanaria uharteetan egin zen Ironman kirol frogan. Bi triatletek beren errugabetasuna aldarrikatu dute geroztik. Ruter Bergerren kasuak eragina izan dezake bi kirolari hauen auzietan ere.
EPOa
Flandriako Diziplina Batzordeak errugabetu egin du Rutger Beke triatleta belgikarra
Rutger Beke triatleta belgikarrak EPO positiboa eman zuen 2004ko irailaren 1ean. Honek bere burua errugabetzat jo zuen, eta kirolariei EPO artifiziala atzemateko egiten zaien analisia kolokan jarri zuen. Gaur, arrazoia eman dio Flandriako Diziplina Batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu