Flaño: «Hutsak onartu eta aurrera egin behar dugu»
OSASUNA. Egun zailak izan dira azkeneko biak Osasunako kideentzat. Real Madrilek herenegun emandako astinduak(7-1 irabazi zien) min handia egin die. «Profesionalak gara, eta horrelako porrotek min egiten dute autoestimuan eta harrotasunean», aitortu zuen atzo Miguel Flañok. Osasunako erdiko atzelariak, hala ere, «hutsak onartu eta aurrera begira jarri beharra» dagoela azpimarratu zuen, ligak aurrera jarraitzen duelako eta Iruñeko taldea «ondo» ari delako, sailkapenaren erdian, helburutik gertu. Flañok, halaber, argi utzi nahi izan zuen Osasuna «irabaztera» zelairatu zela Bernabeun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu