TXIRRINDULARITZA. Ardenetako klasikoetako lehena jokatu zuten joan den igandean, Amstel Gord Race. Gaur, berriz, bigarrena jokatuko dute: Fleche Wallonne. Ezusterik ezean, Huyko hormaren azken igoerak zehaztuko du irabazlea.
Sekulako parte hartzea izango da. Emakumezkoetan, izen bat nabarmentzen da: Anna van der Breggen (SD Worx). Herbeheretarrak azken sei ekitaldiak irabazi ditu, eta gaur, zazpigarrena nahi du jarraian. Aurkari gaiztoak izango ditu: Marianne Vos (Jumbo)—bost aldiz irabazi du—, Annemiek van Vleuten (Movistar), Elisa Longo Borghini, Elizabeth Deignan (Trek) eta Katarzina Niewiadoma (Canyon), besteak beste. Ane Santesteban (BikeExchange) izango da euskal herritar bakarra.
Gizonezkoetan, ordea, hamaika hautagai daude: Julian Alaphilippe (Deceuninck) —bitan irabazi du—, Tadej Pogacar, Marc Hirschi (UAE) —iazko irabazlea—, Primoz Roglic (Jumbo), Jakob Fuglsang (Astana), Maximilian Schachmann (Bora) eta Alejandro Valverde (Movistar) —bost aldiz irabazle—, besteak beste. Alex Aranburu eta Omar Fraile (Astana) izango dira euskal ordezkariak. Sasoi betean dago Aranburu.
Fleche Wallonne klasikoa jokatuko dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu