'Foncia' Frantziako ontzia da lider berria
BELA. Lider aldaketa egon zen atzo Bartzelona World Race-an, Desjoyeaux eta Gabarten Foncia ontziak Paprec 3-a pasatu baitzuen. Lehen sailkatuengandik 175 miliara dago Xabi Fernandez eta Iker Martinezen Mapfre, lasterketako bosgarren postuan. Laugarren sailkatua urrun dute euskal marinelek, 64 miliara. Kanariar Uharteak atzean utzi dituzte dagoeneko ontzi gehienek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu