FRANTZIAKO TOURRA
Franck Schleckek irabazi du Alpe d Huezengo etapa
Frank Schleckek irabazi du Frantziako tourreko 15. etapa, Alpe d Huezen amaitu dena. Schleck-ek txirrindularitzaren historian bere izenaren arrastoa utzi du, etapa bat irabazi duen lehen Luxembourgotarra baita. Gaurko etapan hasierako kilometroetatik erasoak egon dira, hala ere azken partean indartsuenak hartu dute aurrea. Schleck (CSC) helmugara bakarrik sartu da. Damiano Cunego (Lampre) izan da bigarren eta Garzelli (Liquigas) hirugarren.
Bestalde Oscar Pereirok ezin izan dio lehen postuari eutsi eta elastiko horia galdu du gaur. Floyd Landisek jantzi du elastikoa eta orain aurrena doa sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu