Sufritzen ari da Frantzia Serbian, Europako Eskubaloi Txapelketan. Inork espero ez bezala. Azken lau txapelketa garrantzitsuetan nagusituta, denek jotzen zuten faboritotzat bosgarren titulua jarraian irabazteko. Oraindik badu aukera pronostikoak betetzeko, baina lortzen badu, izerdia bota eta gero izango da. Izan ere, puntu bakar bat ere gabe pasatu da bigarren ligaxkara, finalerdiak zehaztuko dituen ligaxkara. Eta hori zama handia da. Espainiaren eta Hungariaren aurka galduta, kinka larrian dira Karabatic, Abalo, Omeyer eta enparauak. Gaur Esloveniari irabazi ezean, agur esango diote sailkatzeko aukera guztiei. Irabazita ere zaila izango dute, aurkariek alde handia ateratzen baitiete.
Danimarka da Frantziaren ondoren titulua irabazteko faborito nagusia, eta hari ere antzekoa gertatzen zaio. Punturik gabe pasatu zen bigarren ligaxkara, baina atzo lehen biak lortu zituen; hori bai, sufrituta irabazi zion Mazedoniari (33-32).
Frantzia arrisku bizian da Europako Txapelketan
Titulua irabazteko faborito nagusiak punturik gabe hasiko du gaur lehiaketako bigarren ligaxka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu