Frantzia 5 - Islandia 2

Frantzia erraz gailendu zaio Islandiari

Aurreikuspenak bete dira, eta Islandia final-laurdenetarako ateetan kanporatu du Frantziak Eurokopatik.

2016ko uztailaren 3a
22:51
Entzun

Bere aurreneko Eurokopan inork espero ez zuena egin du Islandiak; final-laurdenetaraino iritsi da. Hala ere, ez du finalerdietarako txartelik lortu. 

Erraz gailendu zaio Frantzia Islandiari: 5 eta 2. Giroud(12'), Pogba(19'), Payet(43'), Griezmann(45') eta berriz Giroud(59') izan dira Frantziako gol egileak; Sigthorsson(56') eta Bjarnason(84') Islandiakoak.

Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dira finalerdiak: Portugalek eta Galesek jokatuko dute asteazkenean, 21:00etan; eta Alemaniak eta Frantziak ostegunean, ordu berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.