Futbola

Frantzia finalerdietara, hamabi urte geroago

0-2 gailendu zaio Uruguairi, Varanek eta Griezmannek sartutako golei esker. Bigarren golean huts handia egin du Muslera Uruguaiko atezainak.

ainara arratibel gascon
2018ko uztailaren 6a
18:24
Entzun

Aparteko jokorik egin gabe, baina partida modu oso eraginkorrean kudeatuz, Munduko Kopako finalerdietan da Frantzia. Hamabi urte dira ez zuela lortzen, Alemanian 2006an jokatutako Munduko Kopatik. Orduan, txapeldunorde izan zen. Uruguai nahi eta ezin aritu da, batez ere bigarren gola sartu eta gero. Adierazgarriak izan dira Jose Maria Gimenez malkoak, ezintasun horren seinale.

Partida hasiera parekatu baten ostean, geldikako jokaldi batean lortu du norgehiagokako lehen gola, 39. mintuan. Varanek sartu du buruz, Griezmannek ateratako falta bat bikain errematatuz. Estrategia jokaldiak izan ohi dira Uruguairen indargune, baina oraingoan horrek kondenatu du. Izan ere, lau minutu geroago Urugaik berak berdinketa egiteko aukera izan du halako jokaldi batean. Careresek ondo errematatu du, baina Llorisek bikain atera du eskur. Tabarezek zuzentzen duen selekzioak Cavaniren falta sumatu du, erasoan ia ez baitu sortu gola sartzeko aukerarilk. Suarez eta estuani ia ez dira agertu lehia osoan.

Frantziak bazekien lan egin beharko zuela Uruguairen atzealdearen armiarma sarea apurtzeko, eta hala egin du.  Zelai erdian, gainera, nagusi izan da, Kanteren eta Pogbaren indar fisikoari esker. Partida 60. minutuan geratu da erabakita. Girezmannek area kanpotik jaurti, eta huts handia egin du Muslerak. 0-2ko abantailarekin, eroso aritu da partida amaiera bitarte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.