Europako eta Munduko Txapelketak eta Olinpiar Jokoak jarraian irabazten lehena izateko aukera izango du bihar Frantziak Austrian, Europako Txapelketako finalera sailkatzea lortu baitu gaur arratsaldean, Islandia 36-28 mendean hartu ondotik. Vienan jokatu dute. Islandiak atsedenera arte ondo eutsi dio Frantziari (16-14), baina gero burua makurtu behar izan du.
Frantziak iazko Mundialeko finaleko aurkaria izango du bihar finalean: Kroazia. 24-21 irabazi dio honek Poloniari gaur arratsaldean (9-10 zeuden atsedenean).
Lehen finalerdia
Frantzia 36. Omeyer; Abalo (3), Bosquet, Karabatic (9), Fernandez (1), Guigou (6), Sorhaindo (3); Karaboue, Dinart, Barachet, Guillaume Gille (3), Narcisse (3), Joli (6, 6p), Junillon (2), Ostertag, Detrez.
Islandia 28. Gustavsson; Stefansson (2), Petersson (3), Ingimundarsson, Jakobsson, Atlason (5),Sigurdsson (5); Hreidar Gudmundsson, Svavarsson (1), Geirsson, Palmarsson (6), Halgrimsson, Gudjonsson (5, 2p), Asgeirsson, Gunnardsson (1), Olafur Gudmundsson.
Bigarren finalerdia
Kroazia 24. Alilovic; Zrnic (2), Vori, Kopljar, Gojun, Valcic (1), Strlek (1); Carapina, Balic (5), Duvnjak (5), Lackovic, Vukovic (2), Mataija (1), Buntic (1), Cupic (6, 5p), Musa.
Polonia 21. Szmal; Jurasik (1), Krzysztof Lijewski (2), Jaszka (3), Bielecki (3), Tluczynski (3, 2p), Bartosz Jurecki (1); Wyszomirski, Kuchczynski, Jachlewski, Siodmiak, Zoltak, Michal Jurecki (7), Jurkiewicz, Marcin Lijewski (1), Rosinski.
Finala bihar izango da, Vienan, 17:30etik aurrera.
esKUBALOIA
Frantzia-Kroazia, Europako Txapelketako finala
Aurrenak 36-28 irabazi dio Islandiari, eta hiru titulu nagusiak lortzen aurrena izateko aukera izango du bihar. Kroaziak 24-21 gainditu du Polonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu