errugbia

Frantzia, Munduko Kopako finalera

9-8 irabazi dio Galesi finalerdian. Parrak egin ditu Frantziaren puntu denak. Hariñordokik partida osoa jokatu du.

2011ko urriaren 15a
13:22
Entzun

Frantzia da Zeelanda Berriko Munduko Kopako lehen finalista, gaur Galesi finalerdian 9-8 irabazita Aucklanden. Munduko Kopa dagoenetik —1987tik— bere hirugarren finala izango du Frantziak.

Partidaren bilakaeran oso garrantzitsua izan da Sam Warburton galestarraren kanporatzea; 19. minutuan gertatu da, Gales 0-3 zela aurretik —Vincent Clerci falta egin dio, hau airean zegoela—.

Imanol Hariñordokik (Donibane Garazi) neurketa osoa jokatu du Frantziarekin. 

Frantzia 9: Poux (Barcella, 45m), Servat (Szarzewski, 45m), Mas, Pape (Pierre, 61m), Nallet, Dusatouor, Bonnaire (Ouedraogo, 74m), Hariñordoki; Yachvili, Parra; Palisson, Merloz, Rougerie, Clerc, Medard.

Gales 8: G. Jenkins, Bennet, A. Jones (James, 10m), Charteris, A-W. Jones (B. Davies, 61m), Lydiate (R. Jones, 56m), Warburton, Faletau; Phillips, Hook (S. Jones, 46m); S. Williams, J. Roberts, Davies, North, Halfpenny,

Markagailua: 0-3 (Hook, 8m), 3-3 (Parra, 22m), 6-3 (Parra, 35m), 9-3 (Parra, 50m), 9-8 (Phillips, 59m). 

Bihar izango da beste finalerdia: Australia-Zeelanda Berria, Aucklanden.

Finala, bihar zortzi, hantxe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.