Frantzia 0-0 Danimarka / Australia 0-2 Peru

Frantzia taldeburu sailkatu da, eta Danimarka bigarren postuan

Frantziak eta Danimarkak 0-0 berdindu dute C taldeko azken jardunaldian. Australiak 0-2 galdu du Peruren aurka.

Ngolo Kante jokalari frantziarra Thomas Delaney danimarkarrari baloia kentzen saiatzen, gaurko partidan. ABEDIN TAHERKENAREH, EFE
2018ko ekainaren 26a
18:18
Entzun

Frantziak eta Danimarkak nahikoa zuten berdinketarekin eta bietako inork ez du harago joateko ahalegin handirik erakutsi.  Bizitasun gutxiko partida jokatu dute, eta ez da apenas gol aukerarik izan. Entrenatzaileek ez dute arrisku handirik hartu. Atseden eman diete hainbat jokalariri eta zenbait proba egiteko baliatu dute neurketa. Ikusleek txistu egin diete jokalariei zenbait unetan, eskaini duten jokoa kaxkarra izan dela iritzita.

Frantziaren eta Danimarkaren arteko berdinketak aukerarik gabe utzi du Australia final-zortzirenetarako sailkatzeko. Aukera izan da ere, ordea, ez luke sailkatzea lortuko; galdu egin baitu matematikoki kanporatuta zegoen Peruren kontra. 0-2 gailendu zaio talde hegoamerikarra. Andre Carrillok (18. min.) eta Paolo Guerrerok (50. min.)  egin dituzte Peruren golak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.