Frantzia 1 - 0 Belgika

Frantziak hirugarrenez jokatuko du Munduko Kopako finala

Samuel Umtitik sartu du buruz partidako gol bakarra, korner batean, 51. minutuan.

2018ko uztailaren 10a
07:12
Entzun

Partida nahiko parekatua jokatu dute Belgikak eta Frantziak, baina aurrenei kostatu egin zaie atera iristea. Saiatu dira behin eta berriz, baina ez dute lan erraza izan. Frantziako jokalariek gogor egin dute bai defentsan eta baita erasoan ere. Haiek gehiagotan iritsi dira atera, eta iritsitakoan hobeto aprobetxatu dute.

Lehen zatia husnako emaitzarekin amaitu dute. Gogotsu zelairatu dira bigarren zatian, eta partidaren 51. minutuan sartu du gaurko gol bakarra Umtitik. Tentsioa areagotu da orduan, eta partida gogortu. Behin eta berriz saiatu da Belgika, baina alferrik. Aurreneko aldiz Munduko Kopako finalera iristeko aukera zuten, baina ez dute lortu.

Bihar jokatuko dute bigarren finalaurrekoa, Kroaziak eta Ingalaterrak. Finala, igandean jokatuko dute, 17:00etan; eta hirugarren eta laugarren postuak, larunbatean, 16:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.