Azken jardunaldia jokatu zen asteburuan, eta, Frantziaren eta Ingalaterraren arteko lehia zen erabakigarria. Bi taldeak launa garaipen lortuta heldu ziren azken partidara, eta Frantziak irabazi zuen: 13-12. Ondorioz, torneoa eta Grand Slama irabazi ditu, 2002. urtean bezala. Ingelesak aitzinetik ziren markagailuan 78. minutua arte, baina Le Duffek zigor kolpea erdietsi zuen, eta baita garaipena ere. Atsedenaldira 3-12 heldu zen Ingalaterra aitzinetik. Irazu hendaiarrak (Herm) partida osoa jokatu zuen eta Sandrine Jauregiberri baionarrak (Euskadi XV) minutu batzuk. Espainia 3. sailkatu da, Galesi 7-12 irabazita.
ERRUGBIA. SEI NAZIOETAKO TORNEOA. EMAKUMEZKOAK
Frantziak irabazi ditu Sei Nazioetako Torneoa eta Grand Slama
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu