Olinpiar Jokoak Pekinen

Frantziak Olinpiar Jokoen inaugurazioan parte hartzeko Txinari baldintzarik jarri diola ukatu du Yadek

=i Le Monde=i egunkariaren arabera, hiru jarri ditu Giza Eskubideetarako Frantziako Estatu idazkariak: Tibeten indarkeria amaitzea, azkenaldiko gertakariak argitzea eta Dalai Lamarekin elkarrizketa abiatzea.

2008ko apirilaren 5a
18:14
Entzun
Le Monde egunkariak plazaratutakoa ukatu egin du Rama Yade Frantziako Estatu idazkariak; hots, Frantziak Tibeten inguruko hiru baldintza ezarri dizkiola Txinari Nicolas Sarkozy presidenteak Olinpiar Jokoen inaugurazioan parte har dezan. Le Monde-k elkarrizketa egin dio Yaderi, eta hor aipatzen ditu egunkari horrek ustezko hiru baldintza horiek. "Baldintza" hitza aipatu duela ukatu du Estatu idazkariak.

Le Monde-k plazaratutakoaren arabera, honakoak lirateke hiru baldintzak: batetik, Tibeten indarkeria ez erabiltzea eta preso politikoak aske uztea; bestetik, azken asteetan gertaturikoak -oposizioaren errebolta eta haien kontrako jazarpena- argitzea. Hirugarrena, Dalai Lama tibetarren buruzagiarekin elkarrizketak hastea.

Azken egunotan Sarkozyk behin baino gehiagotan esan du Txinak Tibeten duen jarrera aldatzen ez badu litekeena dela hasiera ekitaldi hori boikoteatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.