Nazioarteko Automobilismo Federazioak (FIA) Flavio Briatore Renault etxeko kirol zuzendari ohiari 1 Formulan aritzeko jarri zion bizi osoko debekua baliogabe utzi du gaur Parisko Auzitegiak. Irailaren 21ean eman zuen erabakiaren berri FIAk eta, Frantziako Justiziaren ustez, "irregularra" da neurria. Briatorek Frantzian helegitea sartu zuen azaroaren 24an.
FIAren arabera, Briatorek Nelson Piquet taldeko gidaria behartu egin zuen 2008ko Singapurko Sari Nagusian istripua izatera -apropos hormaren kontra jotzeko esan zioten, FIAk zioenez-, Fernando Alonso kideari mesede egiteko asmoz.
Renaulteko estrategia arduradun ohi Pat Symondsi bost urteko debekua ipini zion FIAk horregatik. Honen erabakiaren aurretik taldetik bidali zituen biak Renaultek.
1 Formula
Frantziako Justiziak bizi osoko debekua kendu dio Flavio Briatoreri
FIAk jarri zion zigorra Renaulteko kirol zuzendari ohiari, Piquet gidaria 2008an istripua izatera behartu zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu