Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Frantziako Poliziak Remy Di Gregorio atxilotu du, dopinarekin lotura duelakoan

Cofidis taldeko beste bi kide ere zaintzapean daude; dena den, taldeak adierazi du Tourrean segituko duela

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Frantziako Poliziak dopinarekin lotutako sarekada bat antolatu zuen atzo gauean, Cofidis taldearen hotelean, Bourg en Bressen (Frantzia). Horren ondorioz, Remy Di Gregorio txirrindularia atxilotuta eraman zuen, eta taldeko beste bi kide ere zaintzapean daude, Marseillan. Di Gregorioren aurkako ikerketa iaz hasi zuen Poliziak, txirrindularia Astana taldean zenean, eta azkenaldiko hainbat gertaerak, antza, susmoak areagotu dituzte. Annaick Le Goff epaileak agindu zuen atxiloketa, ustez ziklistak «debekatutako substantziak hartu» dituelako.

Atxiloketa gertatu eta denbora gutxira atera zuen Cofidisek oharra. Zera jakinarazi zuen bertan, taldeak Frantziako Tourrean jarraitzeko asmoa daukala eta Di Gregorio taldetik kanpo utziko duela behin-behinean: «Gertaera triste honek ez die zertan eragin gainontzeko taldekideei». Tourrak berak ere lehian jarraitzeko eskatu zion Cofidisi. Taldeak nabarmendu zuen Di Gregoriok dopinarekin lotura duela egia bada ez duela aurrerantzean hura kontuan hartuko. Dena den, garbi utzi zuen oraindik ez daukala informaziorik.

Di Gregoriok 26 urte ditu, eta orain zazpi urte hasi zen profesionaletan. Garaipen zerrendan, hiru etapa garaipen ditu; horietako bat, Paris-Nizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.