Frantziako Tolosa futbol taldeko jarraitzaile bat hil da, duela bi aste Serbiako Partizan futbol taldeko jarraitzaileek ustez emandako jipoiaren ostean. Gazteak buruan eta biriketan zauri larriak izan zituen.
Erasoa bi futbol taldeen partida aurretik gertatu zen, Belgradon. Poliziak 11 lagun atxilotu zituen erasoarekin zerikusia zutelakoan. Atxilotuei hilketa delituak egozten badizkiote, 40 urteko kartzela zigorra jaso dezakete.
futbola
Frantziako Tolosa taldeko jarraitzaile bat hil da, duela bi aste jasotako jipoiagatik
Serbiako Partizaneko jarraitzaileek buruan eta biriketan zauri larriak eragin zizkioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu