FRANTZIAKO TOURRA . Lidergoan lehen zuen aldeari eutsi dio Somarribak ordekan jokatu den lehen etapan

Erredakzioa
2003ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Joane Somarribak ez zuen atzo ordekako lehen etapan inongo arazorik izan mendian lortu duen aldeari eusteko. Etapa Rasa Polikeviciute lituaniarrak irabazi zuen, Bizkaia-Panda taldeko txirrindularia baino 8 minutu eta 53 segundo lehenago helmugaratuz. Rasa Polikeviciute, ordea, Somarribarengandik 25 minutu ingurura zegoen sailkapen nagusian, eta sopeloztarrak ez zuen bere lidergoa arriskuan izan egun guztian.

Lituaniarrarekin batera beste bederatzi txirrindulari helmugaratu ziren lehen multzo batean, hamarrak ihes eginda baitzeuden. 106 kilometroko etapa izan zen atzokoa, Vif eta Davezieux artekoa. Somarriba sailkapen nagusirako faborito diren gainontzeko txirrindulariekin batera helmugaratu zen. Nicole Brandli bigarrenarekiko, beraz, 2,03ko aldea mantentzen du, eta Fabiana Luperini hirugarrenarekiko 3,34koa.

Gaur Royat eta Commentry arteko etapa jokatuko da, 118 kilometrokoa. Hori ere, atzokoa bezala, laua da.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.