Aurten ere esprintean jokatu dute Milan-San Remo (298 kilometro), eta berriro Oscar Freire (Espainia, 1976) izan da irabazlea; erraz gailendu da. Rabobank taldeko txirrindulariak hirugarren garaipena du Italiako lasterketa horretan, 2004an eta 2007an ere lortu zuelako garaipena.
101. Milan-San Remo izan da gaurkoa eta 6.57.28ko denbora egin du Freirek. Tom Boonen izan da gaur bigarren, Alessandro Petacchi hirgarren.
Aurten ere, beraz, Poggio mendateak ez du karrera erabaki (291. kilometroan dago gaina). Azkeneko hamasei alditan lau aldiz baino ez dute saihestu esprinta: 1996an (Gabriele Colombo garaile), 1999an (Andri Txmil), 2003an (Paolo Bettini) eta orain bi urte (Fabian Cancellara).
Milan-San Remoko azken hamar irabazleak
2010: Oscar Freire.
2009: Mark Cavendish.
2008: Fabian Cancellara
2007: Oscar Freire.
2006: Filippo Pozzato.
2005: Alessandro Petacchi.
2004: Oscar Freire.
2003: Paolo Bettini
2002: Mario Cipollini.
2001: Erik Zabel.
2000: Erik Zabel.
Hemen probako palmaresa.
txirrindularitza
Freire irabazle Milan-San Remon
Hirugarrenez irabazi du Italiako proba hori, esprintean. Boonen izan da bigarren, Petacchi hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu