txirrindularitza

Freireren bigarren etapa aurtengo Vueltan

Esprintean aurrea hartu die Bennatiri eta Bettiniri.

2007ko irailaren 5a
17:25
Entzun
Oscar Freirek irabazi du gaur Espainiako Vueltako bosgarren etapa (Cangas Onis-Reinosa, 157,4 kilometro), esprintean. Aurtengo itzuliko bigarren garaipena du, gaurkoa ere esprintean.

Helmugatik hogei kilometrora Palombera lehen mailako mendatea zeukaten txirrindulariek, eta Krsten Kroon pasatu da handik aurrena -ihes eginda zegoen aurretik-. Jose Angel Gomez Marchante igaro da bigarren, 45 segundora, mendate hasieran erasoa jo ondoren. Tropela, 1.28ra. Segituan harrapatu dute Marchante, eta Kroon handik gutxira.

Esprintean, Freirek aurrea hartu die Daniele Bennatiri eta Paolo Bettiniri. Biok etapa bana irabazia dute aurtengo Vueltan, biek esprintean.

Vladimir Efimkinek segitzen du lider.

Bihar, Vueltako seigarren etapa: Reinosa-Logroño, 184,3 kilometro. Ibilbide laua izango dute txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.