Gaur berriz ere Oscar Freirek irabazi du Espainiako Vueltan, seigarren etapan (Reinosa-Logroño, 184,3 kilometro). Aurtengo itzuliko hirugarrena du. Etapa laua zen, eta espero zena gertatu da: esprintean iristea. Koldo Fernandez de Larrea izan da bigarren.
Jose Antonio Lopez Gil, Magnus Backstest, Iuri Krivtsov eta Stephane Auge izan dira etapako beste protagonistak, 13. kilometrotik helmugarako zazpi kilometro falta ziren arten ihes eginda egon direlako. Zortzi minutuko aldea izan dute gehienez.
Vladimir Efimkinek segitzen du lider.
Bihar, Vueltako zazpigarren etapa, laua: Calahorra-Zaragoza (176,3 kilometro).
Txirrindularitza
Freireren hirugarren garaipena Vueltan
Koldo Fernandez de Larrea izan da bigarren. Esprintean bukatu da seigarren etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu