Txirrindularitza

Froomek elastiko horia berreskuratu du

Bigarren etapa du Tourrean. Aruk lo hartu du azken aldapan, eta lidergoa galdu du Froomeren mesedetan. Michael Matthewsek irabazi du etapa.

Michael Matthews. GIAN EHRENZELLER / EFE
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 15a
18:28
Entzun

Nagusitasuna erakutsi du Michael Matthewsek (Sunweb) Tourreko hamalaugarren etapan. 570 metro luze eta % 9,70 inguruko batezbestekoa zituen Saint Pierreko aldapak. Bizikleta beteko aldea atera dio Greg van Avermaeti (BMC) eta segundo batena Edvald Boasson Hagen (Dimension) etapako hirugarren sailkatuari.

 

Fabio Aru (Astana) ez da liderren taldetxoan sartu, eta Chris Froomek baino hogeita bost segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko. Italiarrak sailkapen nagusiko lehen postua eta maillot horia galdu ditu. Bigarrena da orain, Froomerengandik hemeretzi segundora. Mikel Landa bosgarren postuan dabil oraindik ere sailkapen nagusian: 1.17ra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.