Futbola-Bigarren Maila

Fruiturik gabeko agintea (0-0)

Eibarrek partida ona jokatu du Ponferradinaren aurka, baina kamuts aritu da ate aurrean

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko maiatzaren 10a
22:07
Entzun

Eibarrek husna bukatu du Ponferradinaren aurka eta aukera ona galdu du igoera postuetan finkatzeko. Ez irabazi arren, bigarren postuan bukatuko du jardunaldia, baina aurkari zuzenek aldea murriztuko dute. Lau jardunaldi falta dira liga bukatzeko.

Armaginak aurkariak baino gehiago izan dira, eta baloia  kontrolpean izan dute  partida osoan. Aukera gehiago eta hobeak izan dituzte, lehen zatian bereziki, baina ez dute ate aurrean asmatu. Ponferradinak—hamar jokalarirekin jokatu ditu azken hamar minutuak— bere arean sartuta itxaron dio eta deseroso jokatzera behartu du Eibar. Presaka ibiltzeak eta urduritasunak ez diote mesederik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.