Buruz buruko munduko pala txapelketa bihar hasiko da, eta iazko bi finalistak izango dira txapela janzteko hautagai nagusiak: Pablo Fusto txapelduna eta Esteban Gaubeka txapeldunordea. Guztira hamar pilotarik hartuko dute parte, bi adarretan bananduta, eta partida guztiak kanporaketak izango dira. Buruz burukoa bihar hasiko da, eta abenduaren 6ra arte iraungo du. Finala ez beste partida guztiak azaroan jokatuko dira, ostegun eta larunbatez, Bilboko Club Deportivo pilotalekuan ohi denez.Asfedebiko pilotariek hartuko dute parte, Munduko Pilota Batzarraren babesean.
Txapelketa etzi hasiko da, Mikel Aierbek eta Erlantz Zulaikak jokatuko duten B adarreko lehen kanporaketarekin. Zulaika iaz 2. Mailako txapeldun izan zen eta aurten 1. Mailakoan jokatzeko eskubidea jaso du. Irabazleak Imanol izango du hurrengo aurkari, gero Manu Galan iritsiko da, eta azkenik Esteban Gaubeka. B multzoko lehen partida, berriz, larunbatean jokatuko da, Julen Beldarrain eta Iñaki Garmaren artean. Irabazleak Luis Ziskar txapeldun ohia izango du hurrengo aurkari, eta Vladimir Lujan eta Pablo Fusto ageri da eskaileraren hurrengo maldetan. Ustekabekoa emateko hautagai nagusiak Imanol Ibañez eta Lujan dira. Kubatarra txapeldun izandakoa da eta sasoiko badago txapela jantzi dezake berriz.
Fusto eta Gaubeka dira faboritoak buruz buruko pala txapelketan
Bosna pilotariko bi adar diseinatu dituzte, eta bihar hasiko da, Aierbe eta Zulaikaren arteko partidarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu