Fusto eta Ibargarai, finalean sartzeko lehian
PILOTA. Pablo Fustok eta Xabier Ibargaraik Buruz Buruko Munduko Pala Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko lehen partida jokatuko dute gaur Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:30). Biek lehen jardunaldian irabazi egin zuten, eta gaur bigarren puntua lortzen duena ia-ia finalean sartuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu