Azken lau jardunaldietan ez du punturik lortu Alavesek,eta derrigorrezkoa du gaur Murtzia Hiriaren zelaian partida irabaztea (17:00). Zuri-urdinak Murtzian bertan ibili dira partida prestatzen, Gasteizko eguraldi hotzetik babestuta, emaitza hobea ateratzeko. Gaur-ko partidarako, gainera, osatu dira Ruben Navarro eta Bodipo, eta taldearen erasoko jokoan parte hartuko du-te.
Murtzia Hiria sailkapenaren behealdean sartuta dago, 23 puntuekin, eta etxeko partidetan huts egiteko aukera handirik ez du. Murtziarrek izango duten presio horri etekina ateratzen saiatuko da Alaves, hasiera-hasieratik bere nagusitasuna agerian utziz. Gasteiztarrek ere estututa jokatuko dute, ordea, gaurko partida irabaztea funtsezkoa baita sailkapenean gora egiteko.
FUTBOLA. ALAVES. Berriro irabazi beharrra dauka Alavesek, etorkizuna ez baldintzatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu