FUTBOLA. ALAVES. Ejidoren zelaian berreskuratu nahi du Alavesek bidea

Jon Rejado.
2004ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Iragan denboraldian ez bezala, oraingoan Alavesek badaki Gabonetara heldu baino lehen igoera postuetan egotea zer den. Dena den, eta orain arteko bidea ona izan den arren, Gasteizko taldeak are gorago egon daitekeela erakutsi du hainbatetan, eta hori lortu ahal izateko Ejido menpean hartzen saiatuko da gaur (17:00etan). Chuchi Cosek ohiko hamaikakoa erabiliko du, Quique de Lucas eta Corominak astean zehar mina izan duten arren.

Etxetik kanpo garaipena lortzeko aukera polita izango du gaur Alavesek, aurrean egongo den taldeak ez baitu unerik gozoena bizi. Hiru jardunaldiz sailkapenaren buruan egon ondoren, azken zortzi partidatan ez du garaipenik lortu Pepe Mel Alaveseko entrenatzaile ohiak zuzentzen duen taldeak, eta une honetan hamaikagarren postuan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.