FUTBOLA. ATHLETIC. Baliteke Futbol Federazioak zigorra barkatzea Gurpegiri

2004ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Baliteke Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariaren auzia ezerezean geratzea, Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak amnistia moduko zerbait aplikatu nahi baitie zigorrak betetzen ari direnei. Athleticeko jokalariari ez ezik, Bartzelona taldeari jarritakoa ere bertan behera utziko dute, eta ez du zelaia itxi beharrik izango. Zigor horiek barkatzeko eskumenik duen ez dago argi, ordea. Zale zuri-gorriek elkartasuna erakutsi zioten jokalariari atzo, San Mamesen 40.000 txartel erakutsiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.