Zaldibarkoa bilbotarren entrenatzaile berria izango da 2005-2006 denboraldian. Iaz Eibar entrenatu zuen, eta oso lan ona egin zuen, Bigarren Mailako laugarren postura eraman baitzituen gipuzkoarrak. Lehenengo Mailara igotzeko zorian izan ziren azken jardunaldiraino.Mendilibar lanerako prest azaldu zen Lezaman: «Gure aldetik ahal dugun guztia egingo dugu». Athleticek jokatuko dituen bi txapelketetan, Ligan eta Kopan, ahalik eta handinahirik handiena eskatu zuen.Horretarako, «talde homogeneo eta indartsua» egin beharko dela adierazi zuen. Aipatu bi lehiaketetan klubarentzat lorpen handiak erdiesteko, «munduko berme guztiak» eskaini behar direla azaldu zuen.Denboraldi-aurrea hasi baino ez da egin, baina dagoeneko izan du aukera harrobiko gazteak jokatzen ikusteko. Nahiz eta Intertoto lehiaketako lehen kanporaketa gainditu ez, joaneko eta itzulerako bi partidetan gazte askoren gogoa ikusi ahal izan du.Bigarren taldetik Fernando Amorebieta eta Ibon Gutierrezi egin die lekua lehenengo talderako. Zaldibarkoaren hitzetan, «talde lehiakorra» egitea da bere asmoa, eta Athleticeko jokalariek betiko ezaugarriak berreskuratzea nahi du.Ez du bere burua entrenatzaile gogortzat; baina bai «zorroztzat», hala izan behar omen duelako. Bere helburuetako bat, taldea bat eginda egotea da: «Ez du balio bakoitza bere kasa aritzeak». Horretarako, taldearen baitan harreman ona izatea funtsezkoa izango du.Lan horretan ez da bakarrik izango. Teknikari talde ia osoa berria da. Manuel Delgado izan ezik 30 urte daramatza Athleticen, 1975etik, prestatzaile fisiko gisa lanean, gainontzeko guztiak lehendabiziko aldiz ariko dira lehen taldean.Bere ondoan izango ditu, besteak beste, Jose Mari Argoitia eta Antonio Karmona hain justu, iaz bere agindupean izandako jokalari erretiratu berria. «Urte askoan ez diote Argoitiari etekinik atera, eta Karmona eredu da gazteentzat», aitortu zuen Mendilibarrek.
-
2005-2006 denboraldiko Athletic
Taldearen izena: Athletic Club
Sorrera: 1898
Bazkide kopurua: 33.788
Denboraldiak Lehen Mailan: Guztiak
Garaipen zerrenda: Espainiako 8 Liga, Espainiako 24 Kopa eta Espainiako Superkopa bat.
Zelaia: San Mames, 1913ko abuztuaren 21ean inauguratua, 103x68 metro.
Entrenatzailea: Jose Luis MendilibarZaldibar (Bizkaia), 1961-03-14
Laguntzaileak: Antonio Karmona, Jose Maria Argoitia eta Miguel De Andres.
Prestatzaile fisikoak: Toni Ruiz eta Manuel Delgado
Atezainen entrenatzailea: Iñaki Bergara
Medikuak: Sabino Padilla eta Paco Angulo
-
Jokalariak
IZENA JAIOTEGUNA JAIOTERRIA GARAIERA PISUA JATORRIA
Daniel Aranzubia Aguado 1979-09-18Logroño1,8682Athletic Club
Iñaki Lafuente Sancha 1976-01-24 Barakaldo 1,86 79 Athletic Club
Miguel Escalona 1983-11-22 Logroño 1,87 86 Bilbao Ath.
Javier Casas Cuevas 1982-05-09 Bilbo 1,80 85 Bilbao Ath.
Unai Exposito Medina1980-01-23 Barakaldo1,7670Osasuna
Francisco Javier Tarantino Uriarte 1984-06-26Bermeo1,8277Numancia
Andoni Iraola Sagarna1982-06-22Usurbil1,8171Bilbao Ath.
Aitor Karanka De la Hoz1973-09-18Gasteiz1,8179Real Madril
Jesus Maria Lacruz Gomez 1978-04-25Iruñea1,7873Athletic Club
Luis Prieto Zalbidegoitia1979-02-19Bilbo1,8076Eibar
Ander Murillo Garcia1983-07-26Donostia1,8276Athletic Club
Fernando Amorebieta Mardaras1985-03-21Iurreta1,9077Bilbao Ath.
Endika Bordas Losada1982-03-08Bermeo1,7867Bilbao Ath.
Felipe Gurendez Aldanondo 1975-11-18Gasteiz1,7371Athletic Club
Julen Guerrero Lopez1974-01-07Portugalete1,7971Athletic Club
Carlos Gurpegi Nausia1980-08-19Iruñea1,8075Athletic Club
Javier Gonzalez Gomez1974-03-22Barakaldo1,7872Athletic Club
Jon Andoni Garcia Arambillet1983-01-08Bilbo1,7166Bilbao Ath.
Pablo Orbaiz Lesaka1979-02-06Iruñea1,7876Athletic Club
Aritz Solabarrieta Aranzamendi 1983-07-22 Ondarroa 1,90 80 Bilbao Ath.
Roberto Martinez Ripodas 1976-09-15Iruñea1,7872Athletic Club
Francisco Javier Yeste Navarro 1979-12-06Bilbo1,8369Athletic Club
Igor Angulo Alboniga 1984-01-26 Bilbo 1,81 73 Bilbao Ath.
Joseba Arriaga Dosantos1982-07-28Ermua1,7161Athletic Club
Ibon Gutierrez Fernandez1984-07-10Bilbo1,7468Bilbao Ath.
Gorka Azkorra Trueba 1983-01-25 Bilbo 1,92 85 Bilbao Ath.
Joseba Etxeberria Lizardi1977-09-05Elgoibar1,7773Athletic Club
Fernando Llorente Torres1985-02-26R. de Soto1,9388Athletic Club
Ismael Urzaiz Aranda1971-10-07Tutera1,92 85Athletic Club