Etxean irabazi eta kanpoan berdindu. Batez besteko ingelesa deitutakoaren erritmoan hasi du Eibarrek denboraldia, eta horrela jarraitu nahi du ahal duen arte. Horretarako Salamancaren kontra hiru puntuak gehitu beharko ditu gaur 18:00etan Ipuruara joango diren zaleen aurrean. Aurreko bi partidetan erakutsitako ideia garbiak hirugarrengoz erakutsi nahi dituzte hasiera-hasieratik sailkapenaren goiko postuetan kokatu ahal izateko.
Denboraldi hasieran, oraindik txapelketa erritmoa barneratzen ari direla, Eibarren lehiatzeko grina abantaila txikia da hiru puntuak lortu ahal izateko. Alaña eta Raul izan ezik, Mendilibarrek jokalari guztiak izango ditu zelairatzeko prest. Salamancan ere jokalari guztiak sasoiko daude, eta denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.
FUTBOLA. Denboraldi hasiera onarekin jarraitu nahi du Salamancaren kontra Eibarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu