FUTBOLA. EIBAR. Etxean lehen partida galdu du Eibarrek

Miren Garate.
2004ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Eibarrek 0-2 galduzuen Ipuruan Gimnasticen aurka.Etxeko lanak ongi eginda etorri ziren kataluniarrak. Aurrean presioa eginez, ongi antolatu zuten partida eta ez zieten utzi eibartarrei euren ohiko jokoa egiten.

Bigarren zatian iritsi ziren golak. Garitanok penalti egin zuen 58.minutuan. Penaltia Pinillak gauzatu zuen. Minutu gutxira, 65.ean, Moises erdilariak txartel gorria ikusi zuen eta Eibar hamar gizonekin geratu zen. Handik aurrera, gauzak zail jarri zitzaizkion Eibarri. Armeroak saiatu ziren berdinketa lortzen, eta aukera batzuk ere sortu zituzten. Hala ere, ez zuten lortu Juanjo Valenciaren atea zulatzea. Bigarren gola partidaren hondarrean, 92. minutuan, sartu zuen Cuellar nafarrak. Eibartarrek bi partida galdu dituzte jarraian. Partida amaieran Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak «txispa falta»izan zitzaiela adierazi zuen. Hala ere, ez zutela 0-2 galtzea merezi esan zuen.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.