FUTBOLA. EIBAR. Kordobaren egoera zailari etekina atera nahi dio Eibarrek, goiko postuei eusteko

Jon Rejado.
2005eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Aukera polita du Eibarrek etxetik kanpo puntuak gehitzen jarraitzeko, gaur arratsaldean Kordobaren aurka neurtuko ditu-eta indarrak (17:00). Sailkapeneko azken aurreko postuan dago Eibarren gaurko aurkaria, eta presio handia du etxeko partidetan, bederatzi puntura baitu Bigarren Mailan mantentzeko postua. Kordobaren egoera zaila den arren, Eibarrek lan txukuna egin beharko du Ipuruatik kanpo jarraian laugarren partida irabazi ahal izateko.

Baliteke Mendilibarrek azken hiru jardunaldietako hamaikakoa errepikatzea gaur ere, gol askorik sartu ez arren sendo jokatu baitu hamaikako horrek. Hori ezinbestekoa izango da Kordobaren hasiera bateko bultzadari eusteko, bertako entrenatzaileak agindu bezala duten dena emango baitute gorago daudenekin duten aldea txikitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.