Eibarrek hirugarren postuari eutsi eta lasaitasun apur bar lortzeko ezinbestekoa du Terrassaren etxean hiru puntuak irabaztea (12:00ak). Sailkapenaren lehen bi postuak gero eta argiago daude, baina hirugarrenean sartzeko lehia handia dago eta Eibarrek ahal duen azkarren saiatu behar du aurkariei bertara jauzi egiteko ametsa kentzen. Horretarako, iragan asteburuan Pontevedraren aurka gertatu ez bezala, garaipena eskuratu beharko du.
Terrassa, bitartean, topera zelairatuko da, beheko postuetatik gertuegi baitago: etxeko partidetako puntu guztiak batzea da Bigarren Mailan mantentzeko bide zuzena. Mendilibarrek Arregi eta Iñigo sartu ditu gaurko partidarako deialdian, eta Oskitz zein Miled kanpoan utzi ditu.
FUTBOLA. EIBAR. Pontevedraren aurkako porrota ahaztu behar du Eibarrek gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu